Errepideko bide bat itxita Ispasterren, lur jausiagatik
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ispaster eta Lekeitio batzen dituen BI-2238 errepideko bide bat itxita dago, lur jausiagatik. Zehaztu dutenez, 08:30ean zuhaitz bat erori da errepideko 52. kilometroan, Ispasterko Gardat auzoan, eta ondorioz, errepidea moztuta egon da, norantza bietan. Garbiketa lanak egin ostean, 09:00etarako bideetako bat zabaltzea lortu dute, eta orduz geroztik, zirkulazioa txandaka ari dira zuzentzen. Garbiketa lanak amaitu eta bide biak zabaldu arte eremuan adi ibiltzeko eskatu dute, autopilaketaren bat edo beste sortu daitekeelako.