Azken asteotan norbait karabinagaz kalatxoriak hiltzen dabilela salatu dute. "Ez digu batere graziarik egiten animaliak modu anker honetan hiltzeak. Ingurumenaren aurkako ekintza hau onartezina da".
50 gizarte eragile baino gehiagoren babesa jaso du egoitzetako gatazka desblokeatu asmoz aurkeztutako eskaerak.
Otsaileko lehen astetik daramate herriko medikurik gabe eta irtenbiderik eman ez izanaz kexatu dira Lekeitioko osasun etxe aurrean. Sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira ospitaleen aurrean eta osasun zentro aurreetan.
Hormigoi plaka berriak botako dituzte gunerik kaltetuenetan, eta errepide bazterrak ere atonduko dituzte, bidea urez ez betetzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko hamabi piano jotzailek parte hartu dute urteroko hitzorduan, eta guztiek lortu dute domina.
Lea-Artibaiko bi ordezkari egon dira aurtengo probetan. Zaldi-mando sariketan Aulestiko Koba geratu da hirugarren, eta kintxopekoetan ere postu bera lortu du Aulestiko Ibekohondok.
Lekeitioko McOnak taldeak Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkartean, etxean, aurkeztu berri du ‘Bitakora’. Iaz 10 urte bete zituen taldeak, baina pandemiaren eraginez, nahi baino zuzeneko gutxiago eman dituzte urteurrena ospatzeko.
Udal langile, teknikari, ordezkari politiko eta herritarrekin batera burutuko dute plana. Lehenengo saioa martitzenean [otsailak 22] egingo dute. Kofradia Zaharrean 18:00etan batzeko hitzordua ipini dute.
Eraberritze lanak aldageletan, igerileku txikian eta gimnasioan oinarrituko dira, era berean, klimatizazioa, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetuz