Lea-Artibai eta Mutrikuko piano jotzaile gazteek sariak lortu dituzte Andoaingo jaialdian
Lea-Artibai eta Mutrikuko hamabi piano jotzailek parte hartu dute urteroko hitzorduan, eta guztiek lortu dute domina.
Brontzezko, zilarrezko eta baita urrezko dominak ere eskuratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko piano jotzaileek asteburuan [otsailak 12-13] ospatu den 17. Andoaingo Piano Jaialdian. Hamabi piano jotzailek parte hartu dute urteroko hitzorduan, eta guztiek lortu dute domina: urrezko bi domina, zilarrezko bederatzi eta brontzezko bat eskuratu dituzte.
Berriatuko eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolako ikasleek urrezko domina bi, zilarrezko lau eta brontzezko bat eskuratu dituzte: Karle Etxaniz Uribek eta Kaiet Elustondo Pujanak urrezko domina bana lortu dituzte; Iraia Leibar Juaristik, Razvan Andrei Grigorek, Jiarui Ye-k eta Iraia Mendibe Bilbatuak zilarrezko bana eta Xurui Ye-k brontzea.
Nerea Andrinua Lima eta Urko Bedialauneta Fernandez Ondarroako Unanue musika eskolako ikasleek zilarrezko dominak lortu dituzte, eta zilarraren jabe egin dira, baita ere, Lekeitioko Musikaia musika eskolako Iraia Lejardi Ruiz eta Keylan Sarango Durazno. Mutrikuko Udal Musika Eskolako ikasle bakarrak parte hartu du aurten jaialdian, Eider Esnaola Urizarrek, eta zilarrezko domina eskuratu du.
Pianista gazteek egindako lanagaz pozik eta harro agertu dira musika eskoletako arduradunak, eta egindako ahaleginagatik zoriondu dituzte. Guztira, 555 piano jotzailek parte hartu dute aurten Andoaingo Piano Jailadian.