Markina-Xemeingo Udalak Atxondo Kiroldegiko obrak lizitaziora atera ditu
Eraberritze lanak aldageletan, igerileku txikian eta gimnasioan oinarrituko dira, era berean, klimatizazioa, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetuz
Udalak atzo [otsailak 15] egindako ezohiko eta azken orduko Osoko Bilkuran onartu zuen Atxondo Kiroldegiko eraberritze lanak lizitaziora ateratzea. Udalak egungo instalazioen kalitatea hobetzea du helburu eta horretarako 741.892,70 euro inbertituko ditu. Bizkaiko Foru Aldunditik 322.965 euroko diru laguntza jasoko du.
Aldageletan, igerileku txikian eta gimnasioan egingo dituzte eraberritze lan nagusiak, horrekin batera, klimatizazioa, jasangarritasuna eta efizientzia energetikoa garatu nahi dute. “Udalak apustu sendoa egiten du kirolaren eta bizitza osasungarriaren alde, eta herritarrek kiroldegiko instalazioak erabiltzea sustatu nahi da”.
Tarifen igoera. Markina-Xemeingo Udalak erabiltzaileen tarifak eguneratu ditu 2022an. Arrazoiak Kontsumoko Prezioaren Indizearen (KPI) eta oinarrizko gastuen (energia, argia, ura…) gorakada dira, COVID-19ak eragindako egoerarekin batera. Hala ere, Udalak igoera horren %50a bere gain hartuko du, ordintzen duen kanonean gorakada aplikatuz.