Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea, eskaintza kulturala balioan jartzeko eta zabaltzeko

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten 40 museo eta zentroetan ia 200 ekintza egingo dituzte martxoan. Horien artean, Lekeitioko Itsas Argian eta Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoan askotariko jarduerak eskainiko dituzte.

Argazkia: Lekeitioko Udala.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio,Mutriku
2022/02/22

Pandemiarengatik etenaldi “behartua” egin ostean, aurtengo martxoa ere Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea izango da. Euskal Kostaldeko Museoen sarea osatzen duten arduradunen berbetan, “edizio berri hau, are bereziagoa” izango da.

Segurtasun berme guztiekin antolatuta, eta jendeari horiek betetzeko eskaera luzatuta, jarduerak eta edukiak “anitzak” izango dira, askotarikoak baitira sareko 40 museo eta zentroetan lantzen dituzten gaiak: “Baina badute zerbait amankomunean proposamen gehienek; bereziak eta bakarrak izango dira, urtean zehar gozatu ezin diren planak”.

Sareko zentroek “orotako jendearentzat ia 200 ekintza, abantaila eta deskontu aukera” eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatuak eta abar. Horietako batzuk doakoak izango dira, baina denetarako ere aurretiaz erreserba egin beharko da. Horrez gainera, ate irekien jardunaldietan zentroak doan bisitatzeko aukera edukiko dute bisitariek.

Euskal Kostaldeko Museoen Sarea museoak, interpretazio zentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituen elkarlanerako topagunea izateko eratu zuten, eta Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea sortu zuten kostaldeko eskaintza turistikoa osatzeko eta bertako eskaintza kulturala balioan jartzeko eta zabatzeko. Horretarako, museo-produktu bateratuak garatzeko, proiektuak partekatzeko eta komunikazio eta sustapen ekimenak bultzatzeko apustuari eusten diote.

Egitarau oparoa. Besteak beste, Lekeitioko Itsas Argian eta Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoan askotariko jarduerak eskainiko dituzte hurrengo hilabetean.

Lekeitioko Santa Katalina Itsasargian bisita gidatuak eskainiko dituzte martxoko asteburu denetan, “2 euroko prezio bereziagaz”.

Nautilus, Mutrikuko Ikasgune Geologikoaren ate irekien egunetan sarrera doakoa izango da, eta horrez gain, familiei zuzendutako fosil tailerra egingo dute bi igandetan jarraian, Nautileseko gela didaktikoan, eta hori ere doakoa izango da.

  • LEKEITIO: Santa Katalina Itsasargia
    Martxoak 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26 eta 27. Bisita gidatua, 11:30 eta 13:00.
  • MUTRIKU: Nautilus
    Martxoak 20 eta 27. Fosil tailerra familientzat, doan, 11:00etatik 13:00etara.
    Martxoak 26 eta 27. Ate irekiak. Larunbata, 10:00-14:00 eta 17:00-19:00. Igandea, 11:00-14:00.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.