Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Beteranoen txapelketako faboritoek finalean egoteko aukerak sendotzen jarraitzen dute

Gandiaga anaiak eta Malax-Madariaga bikoteek irabazi dituzte txapelketako azken aurrekoetako lehen partidak. Datorren domekan [martxoak 6] jokatuko dira bueltako partidak.

Gandiaga anaiak eta Rober-Egaña bikoteen arteko partida. Eñaut Gandiaga sakea ateratzeko prest. Argazkia: AkarregiPilota Taldea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2022/02/28

Faboritoak ez dute hutsik egin, eta erraz irabazi dituzte Lekeitioko trinketean jokatzen ari diren Beteranoen Eskupilota Txapelketako azken aurreko lehen partidak. Gandiaga anaiak 30-13 irabazi zieten Roberri eta Egañari eta Malaxek eta Madariagak 30-8 Jaunarena eta Praderari.

Iban eta Eñaut Gandiaga, Izarra epailea eta Egaña eta Rober. Argazkia: Akarregi Pilota Taldea

Lehen partida berdinduta hasi zuten Eñaut eta Iban Gandiaga anaiek eta Roberrek eta Egañak. Eñaut Gandiagak falta egin zuen hasierako sakean eta 0-1 jarri ziren aurretik Rober eta Egaña. Baina ez zuten abantaila hori aprobetxatu eta naiz eta pilota sarera zuzenean bidali, ez zuen marra gainditu eta 1-1 berdinduta jarri ziren bikoteak.

2-2 berdindu zuten hurrengo, baina hortik aurrera 19-8ko abantaila hartu zuten Gandiaga anaiek, batez ere anai gaztearen, Iban Gandiagaren, jokoari esker. Maisutasunez abiadura eman, teilatua aprobetxatu eta frontisetik pilota urrun jarriz min handia egin zion Mendaroko Egañari. Rober saiatu zen aurrean Eñaut nahasten, baina defentsa bikaina egin zuen, eta tanto gutxi galdu. Sakeetan ere min handia egin zuen, 6 tanto lortuz.

Bestalde, Rober bergararrak, eguazteneko [otsailak 23] entrenamenduan zuntz haustura txiki bat eduki zuen, eta Gandiaga anaiek 25-11 tantoa egiterakoan mina nabaritu zuen eta errenka jarraitu zuen partida. Egañak ere lurrean amaitu zuen Ibanek 28. tantoa egiteko pilota errebotera bidali zuenean, baina ondo errekuperatu zen.

Pradera, Jaunarena, Izarra epailea, Malax eta Madariaga. Argazkia: Akarregi Pilota Taldea

Bigarren norgehiagoka. Domekako [otsailak 27] bigarren partidan ere galtzen hasi ziren irabazleak, baina segituan hartu zuten agintea Malaxek eta Madariagak eta 13-5 jarri dira markagailuan. Malaxek 10 sake tanto egin zituen, eta naiz eta eskuko minagaz egon, errez ibili zen jokoa antolatzen. Jaunarena nafarra alegindu zen bere jokoa egiten, baina Malaxek pilota gehienak bueltatzen zituen eta abiadura emanez tantoa bereganatzen zuen. Atzean, berriz, sendo aritu zen Madariaga eta Pradera zaparrada ezin eutsita. Horrela, Malaxen dejada eta Madariagak sarera bidalitako tanto ederrak ikusi ahal izan ziren atzo.

Markagailua 24-7 zegoenean, uzkurdura sentitu zuen izterrean Praderak eta lekuz aldatu behar izan zuen. Partida amaitzen ahalegindu zen, baina 25-8 zihoazela bertan behera utzi behar izan zuen partida, ondorio larriagorik ez izateko. “Espero dugu bueltako partidarako, hau da datorren domekarako, prest izatea”, adierazi dute txapelketaren antolatzaileek.

Bueltako partidak datorren domekan [martxoak 6] jokatuko dira. Hiru partida jokatuko dira, lagunarteko bat eta lehiaketako bi:

  • 09:30ean, lagunartekoa: Asti-Beraza/Martin-Foster
  • 10:30, azken aurrekoa: Gandiaga anaiak/Rober-Egaña
  • 11:30, azken aurrekoa: Malax-Madariaga/Jaunarena-Pradera

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.