Goierri auzoko bost etxebizitzak Bizkaiko Ur Partzuergoaren ur hornidura izango dute
Markina-Xemeingo Udalak egindako lanei esker, Aulestiko Ururdegigoikoa baserriko biltegia Ur Partzuergoarenarekin lotu da.
Goierri auzoko Txepetxabixe (bi etxebizitza), Lauzirika (bi etxebizitza) eta Axola baserriak izango dira onuradunak. Otsailaren 22an eman zituzten amaitutzat lanak, eta Markina-Xemeingo Udalak 46.681,31 euro bideratu ditu obra hauetara. Jakinarazi dutenez, aurrekontuaren %43a Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bidez ordainduko da: “landa eremuak garatzera bideraturiko Erein programaren bitartez.
Orain arte, Markina-Xemeingo auzo honetako biztanleak Aulestiko Ururdegigoikoa baserriko biltegiagaz hornitu izan dira, baina aurrerantzean Bizkaiko Ur Partzuergoak tratutako ur hornidura izango dute.