Zahartze aktibo eta osasuntsurako ikastaroak antolatu ditu Etxebarriko Udalak
Lehenengo saioa etzi [martxoak 4] izango da 16:30eatik 18:00tara kultur aretoan.
Udalak Etxebarriko jubilatuen elkarteagaz eta Lea-Artibai ikastetxeagaz batera, hilean saio bat antolatu dute; denak 16:30eatik 18:00ak arte izango dira, kultur aretoan. Lehenengoa etzi [martxoak4] izango da eta hurrengoak martxoaren 25ean, apirilaren 29ean, maiatzaren 20an eta ekainaren 17an.
Lau atal nagusitan banandu dituzte zahartze aktibo eta osasuntsuari buruzko hitzaldiak. Osasuna indartzen duten jokabideak landuko dituzte, eta ezagupenaz gain, horiek integratzeko estrategiak erakutsiko dizkiete parte hartzaileei. Errekuperazioa eta atsedena sustatuko dute saioetan, eguneroko bizitzan kontuan hartu beharreko aholkuak emanez.
Kontrol emozionalari dagokionez, autoezagutzan barneratuko dira, geure burua maitasunez eta adeitasunez tratatzen ikasteko tresnak landuz. Azkenik, harreman eta parte hartze soziala lantzeko estrategiak landu eta aztertuko dituzte.