Iparralden azterketak euskeraz egiteko eskubidearen alde batuko dira Ikastolen elkarteak
Bihar [martxoak 4] egingo dituzte elkarretaratzeak Lekeitioko Azkue ikastolan eta Ondarroako Zubi Zahar ikastolan 16:15eatik aurrera.
Iparraldeko Batxilergoko ikasleek “oraindik” azterketak zein hizkuntzatan egingo dituzten salatu dute. Frantziako instituzioen jarreragaz “haserre” agertu dira Ikastolen elkarteko ordezkariak, “kezkatuta gaude, ezin dugu 30 urte atzera egin”. 2019an gobernuko hezkuntza agintariekin sinatutako akordioa urratzen ari direla esan dute.
“Hitzarmena berrinterpretatu nahi dute eta azterketak euskaraz egiteko aukera mugatu. Azterketa euskaraz egiteko duten eskubideak errespetatuak izan arte borrokatzeko prest gaude”. Era berean, jakinarazi dutenez, “ez dugu arazo teknikoen aitzakiarik onartuko, bost hilabete barru izango dira probak, eta denbora nahikoa badago horien zuzenketa antolatzeko”.
Antolatzaileen ustez, ez daude Seaskaren aurka soilik, “ikastola mugimendu guztiaren aurka baizik”. Horrez gain, “euskarari, euskal kulturari eta euskaraz bizi nahi duen herri bati egiten zaion erasoa da”.
2021eko ekainean, hainbat irakaslek aldarrikapen honekin bat egin zuten, eta frantsesezko azterketak zuzentzeari uko egin zioten. Frantziako hezkuntza saila “zigor ekonomikoen” bidez erantzuten ari dela salatu dute. Agintariek zuzenketara ez aurkeztea justifikatu gabeko huts egite bat dela erantzun dute. Ikastolen Elkartetik, Seaskatik eta Azterketak Euskaraz! Kolektiboaren aldetik haien elkartasun osoa adierazi nahi izan diete.