Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko bilketa egingo dute Markina-Xemeinen
Elikagaiak eta oinarrizko produktuak bilduko dituzte zapatuan [martxoak 5] Plazabarripean.
Markina-Xemeingo Noroc Moldabiarren elkarte soziokulturalak Ukrainako errefuxiatuei laguntzeko materiala bilduko du zapatuan [martxoak 5] Markina-Xemeingo Plazabarripean. Norberaren garbiketarako materiala, garbigarriak, pixoihalak, haurrentzako esnea, osasun materiala eta iraungitzen ez diren elikagaiak eta edariak (lekaleak, kontserbak, kafea…) bildu nahi dituzte. Materiala 17:00etatik 19:00etara batuko dute.
Horrez gain, ekarpen ekonomikoak egiteko kanpaina bat ere badaukate abian. Azaldu dutenez, jasotzen den guztia oinarrizko premiak asetzera bideratuko dute. Ekarpenak Moldavos Noroc elkarte soziokulturalaren kontuan egin behar dira (ES74 0182 1244 5702 0155 9610 BBVA).
Bestalde, Bekobenta Eskola Publikoan ere Ukrainarako janari bilketa deialdia egin dute. Elikagaiak martxoaren 7tik 11ra batuko dituzte eskolako sarreran. Ondorengo elikagaiak bildu nahi dituzte: Irina, makarroiak, espagetiak, arroza, gailetak, ur botila txikiak eta tomate eta atun latak.