Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Apirilaren 2an ospatuko da 25. Berdel Eguna

2020an COVID-19agatik bertan behera laga behar izan ondoren ospatuko dute jaia berriro portuan. Ohiko egitaraua gastronomia eta itsasoarekin loturiko aste osoko ekintzekin osatuko dute.

Naia Arantzamendi Larrañaga
Mutriku
2022/03/07

Joseba Palenzuela Arrieta alkateak esan duenez, berdela promozionatzeko sortutako herriko jai garrantzitsuenetako bat aldaketa nabarmen batekin egingo dute: “Ohiko arratsaldeko dastaketa, eguerdira aldatu dugu aurten, egun pasako jai gastronomikoa izan dadin”. Gaineratu dutenez, aldaketa horrek ez du eguneko jai batera mugatuko Berdel Eguna, gauean ere kontzertuak egongo dira Beheko Plazan.

Garoa Arizmendi Mutrikuko alkateordea eta Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea, 25. Berdel Eguneko kartela aurkezten. Argazkia: Mutrikuko Udala.

Egitaraua gastronomia eta itsasoarekin loturiko aste osoko ekintzekin osatuko dute. Egitaraua guztiz zehaztuta ez badago ere, besteak beste, 25 Berdel Egunetako kartel eta argazkien erakusketa bat, arrantzari eta berdelari buruzko hitzaldiak, herriko abesbatzen kontzertuak eta zesta-punta txapelketek osatuko dute asteko egitaraua.

 

EGITARAUA

  • Martxoak 25, barikua
    • Mutrikuko Berdel Aipamena.
  • Martxoaren 25etik apirilaren 3ra
    • Berdel Eguneko argazki eta kartel erakusketa.
  • Martxoak 29, martitzena
    • 25. Berdel Eguna-Itsas Jardunaldiak, gastronomia eta arrantzari loturiko ekimena.
  • Martxoak 30, eguaztena
    • Errelebo generazionala baxurako arrantzan, mahai ingurua.
  • Apirilak 1, barikua
    • 22:00. III. Berdel Txapelketaren finala, Danok Bat elkarteak antolatuta.
  • Apirilak 2, zapatua: 25. Berdel Eguna
    • 10:30-15:00. Artisau eta Sortzaileen azoka, Txurruka Plazan.
    • 10.00ak aldera. Mutrikuko belaontzien arteko txapelketaren hasiera.
    • 11:00.  Zesta-punta GRABNI Banakako Txapelketa, Miruaitzen, Gipuzkoa-Bizkaia.
    • 11:00. Merkatu Txikia.
    • 12:00ak aldera. Mutriko belaontzien arteko txapelketaren amaiera.
    • 12:00. Herriko abesbatzen kontzertua, Zabiel Plazan.
    • 13:00. Berdel pintxo dastaketa herrikoia, portuan.
    • 13:00. Trikitilariak, herriko kaleetan zehar.
    • 16:00. Zesta-punta GRABNI Binakako txapelketa, Miruaitzen, Gipuzkoa-Bizkaia.
    • 18:00. Elektrotxaranga, portuan zehar.
    • 22:00. Errietan taldearen kontzertua, Beheko Plazan.
    • 23:00. Kontzertua, Beheko Plazan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.