Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistek hiru txapel lortu dituzte Euskal Ligan

Markina-Xemeingo, Mutrikuko eta Berriatuko puntistek Euskal Herriko kluben arteko txapelketako lau finaletan parte hartu dute.

Naia Arantzamendi Larrañaga
Mutriku
2022/03/07

Nagusi mailako finala Hondarribian jokatu zuten barikuan [martxoak 4]. Mutrikuko Danok Bateko Bixente Gonzalezek eta Mikel Manzisidorrek Hondarribiako bikotearen aurka “sekulako partida” jokatu zuten; 30-14 nagusitu ziren. Jon Mendizabal Danok Bateko ordezkariaren esanetan, partida “oso serioa” izan zen: “Gonzalez eta Manzisidor bikote lehiakorra dira, eta hondarribiarrek ere ondo jokatzen duten arren, ez genien aukera askorik laga”. Talde bezala pozik agertu dira, euskal federazioak antolatzen duen txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da Euskal Liga, hortaz, esku zabalik hartu dute nagusitasunez lortutako garaipena. 

Mikel Manzisidor eta Bixente Gonzalez, Euskal Ligako domina soinean. Argazkia: Danok Bat.

Domekan [martxoak 7], berriz, kadete, gazte eta 22 urtez azpikoen finalak jokatu zituzten Gasteizen. Kadete mailako txapela Markina-Xemeingo zesta-punta eskolako Jokin Maguregik eta Oinatz Garitagoitiak lortu zuten; 30-14 nagusitu ziren Noaingo bikotearen aurka.

Gazte mailako txapelik lortzeko aukerarik barik geratu ziren Berriatuko zesta-punta eskolako Xabi Arrasate eta Patxi Pagoagoa; 17-30 galdu zuten Zumaiako Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillasen aurka. Zumaiako bikoteak aurretik hasi zuen lehia, eta abantaila horri eutsi zioten amaiera arte.

Bi txapel irabazi dituzte Markina-Xemeingo zesta-punta eskolako puntistek. Ezkerretik eskumara: Martin Ormaetxea, Gorka Mugartegi ‘Atain’, Jokin Maguregi eta Oinatz Garitagoitia. Argazkia: Markina-Xemeingo zesta-punta eskola.

22 urtez azpiko kategoriako txapela eskualdean geratu zen. Markina-Xemeingo Martin Ormaetxeak eta Gorka Mugartegi Atain-ek 30-19 irabazi zuten Berriatuko Ekaitz Bilbaoren eta Amets Aldazabalen aurka. Partida nahikoa parekatuta hasi zuten, baina partidak aurrera egin ahala, Markina-Xemeingo bikoteak euren jokoa egin, eta aldeko tanto gehiago egiteko aukera eduki zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.