Leire Etxaniz Master Laboral Kutxa txapelketako goxuako finalerako sailkatu da
Nagore Aramendigaz 18-9 nagusitu zaizkie Alejandra Bilyak eta Irati Salinasi, Legazpiko Urbeltz pilotalekuko finalerdietan.
Etxeberritarrak bere bikoteagaz batera, txapelketa osoan zehar erakutsitako nagusitasuna errepikatu zuten zapatuko [martxoak 5] finalaurrekoetan. 18-9 irabazi zieten azkenean Alejandra Bilyak eta Irati Salinasi, Legazpin. Etxaniz hiru aldiz izan da eskuz binakako Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko txapelduna. 2017an eta 2018an Olatz Arrizabalaga gernikarrarekin batera eta 2019an Leire Garairekin.
Master Laboral Kutxa txapelketako goxuako beste finalerdia domeka goizean [martxoak 6] jokatu zen Asteasuko Udal pilotalekuan. Oneka Bareuau eta Marie Goyetnechek 18-4 irabazi zien Cristina Saez eta Amaia Zarrabeitiari. Iparraldeko bikotearentzat lehen txapelketa izan da, eta finaleraino heldu dira.
Martxoaren 19an jokatuko da finala Gabiriako frontoian.