'Frontona' ikuskizuna eskainiko dute Korrika kulturalaren barruan
Zapatuan [martxoak 12] izango da 18:00etatik aurrera, Uni frontoian.
Markina-Xemeingo Udalak eta AEK-k antolatutako ikuskizuna antzezlan parte hartzailea da eta Korrika Kulturalaren barruko egitarauaren barruan dago. “Herri-jakintzaren inguruko ezagutzaz hausnartzeko gonbita egiten dio publikoari, pilota-jokoa, jolasa, antzerkia, musika eta bertsoa uztartuz”, azaldu dute antolatzaileek.
Besteak beste Andoni Egaña bertsolariak parte hartzen du Anne Maiza, Janire San Sebastian, Unai Ormaetxea eta Iñigo Otaegigaz batera. Sarrera doakoa da. Gonbidapenak udaletxeko kutxazainean eta emanaldia hasi baino lehen frontoiko leihatilan eskuratu ahalko dira.