Mikel Iriondo igerilari ondarrutarrak bost domina lortu ditu Espainiako Master Txapelketan
Asteburuan Pontevedran (Galizia) lehiatu den txapelketan parte hartu du. Swim Camp Getxoko igerilaria 40 urtez gorakoen kategoriako hainbat probatu lehiatu da, eta emaitza nabarmenekin sailkatu da.
Urrezko domina bereganatzea lortu du 100 metro estiloetan, 1.01,8 denboragaz. Bizkar kategoriaren barruan, hiru azpikategoria daude, eta hiruetan lortu du bigarren postua: 50 metroko lasterketan 27.8,2ko denbora lortu du, 100 metrokoan 1.00,8koa eta 200 metrokoan 2.17,6. Aipatutako azken bi lasterketa horietan bere aurretik sailkatu den Eduard Lopezek Espainiako errekorrak hautsi ditu.
Bakarkako probez gain, 4×50 estiloetako errelebo proban ere parte hartu zuen Markel Brouard eta Mikel eta Iñaki Bilbosola anaiekin batera. 120+ kategorian hirugarren sailkatu ziren, 1.47,4 denboragaz. Zehazki, aurretik sailkatu diren bi taldeengandik segundo eskas batera amaitu zuten proba.
Iriondok aipatutakoaren arabera “pozik” dago lortutako emaitzekin. Hala ere, domekan [martxoak 6] burututako lastekerketetan emaitza hobeak lortzea espero zuen, baina aurreko eguneko probak sortutako nekeak eragina eduki zuela esan du. Orain begirada hurrengo txapelketan jarrita dauka, taldeagaz Bizkaiko Kluben Kopan parte hartuko du eta hiru aste barru.