Lekeitioko Udalak ke detektagailuak jarriko ditu nagusien etxeetan
82 urtetik gorakoek izango dute aukera eta onuradunek ez dute ezer ordaindu beharko.
Adinekoen segurtasuna eta bizi kalitatea hobetzea dute helburu nagusi. Era berean, jakinarazi dutenez, egitasmo honek bigarren xede bat ere du: Etxebizitzen ebakuazio plana egitea. “Nagusi batzuek mugikortasun-arazoak dituztenez, ebakuazio azkar bat egin ahal izateko, garrantzitsua da erreakzio-denborak murriztea”. Azkenik, erabiltzaileek behar dituzten zerbitzu sozialak aztertzeko baliatuko du udalak.
Ez da azken orduko proiektu bat, azken urteetan egin duten jarraipen luze eta zehatz bat baizik. Ke detektagailuen zerbitzua doakoa izango da, Lekeitioko Udalak hartuko baitu bere gain kostu osoa.