Berdel Txapelketako final laurdenetako azken jardunaldia jokatuko da
Lehen eta bigarren mailako partidak jokatuko dira Miruaitzen, barikuan [martxoak 11], 19:00etatik aurrera.
Danok Bat pelotazale elkarteak antolatzen duen III. Mutrikuko zesta-puntako Berdel Txapelketa partida erabakigarrietan sartuta dago. Mutrikuko Miruaitz frontoiak lehendabizi, 18:00etan, infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako partidak hartuko ditu. Ostean, Berdel Txapelketako final laurdenetako azken jardunaldia jokatuko da.
Bigarren mailan, Egaña-Paul bikoteak Celaya-Unda izango du aurrean. Lehen mailari dagokionez, bi partida jokatuko dira. Alde batetik, Bixente-Aitor A. eta Etcheberry-Laborde egongo dira nor baino nor. Beste alde batetik, Eñautek eta Urangak Aaron eta Lekueren aurka arituko dira.
Azken jardunaldiaren ostean finalaurrekorako sailkatuak ezagutuko dira, hitzordua datorren barikuan [martxoak 18] izango da 19:00etan. Hirugarren eta laugarren posturako lehia martxoren 25ean jokatuko da. Final handia, berriz, nola ez, Berdel Egunean izango da, apirilaren 1ean.