Naia Garetxanak laugarren postua eskuratu du Espainiako Atletismo Txapelketan
Atleta lekeitiarrak ohikoa baino luzeago jauzi egin dezakeeela erakutsi zuen txapelketan, eta bere marka pertsonala ontzeko aukera eduki zuen.
Aurreko asteburuan Valentzian (Herrialde Katalanak) lehiatu zuten Pista Estaliko 18 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartu zuen Naia Garetxana Urkidi Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko kideak. Garetxanak, zehazki, jauzi hirukoitzeko emakumezkoen proban parte hartu zuen, eta “bikain” lehiatu ostean, laugarren postua erdietsi zuen, 12,13 metroko marka eginda.
Tximistako ordezkariek jakitera eman dutenez, Garetxanak txapelketan ohikoa baino luzeago ere jauzi egin dezakeeela erakutsi zuen, eta hala, bere marka pertsonala ontzeko aukera eduki zuen. “Sekulako ezustekoa eman zigun. Ez genuen espero halako marka ederrik lortuko zuenik. Asko entrenatzen da, eta, azkenean, lortu du helburua”. Podiumetik oso hurre amaitu zuen txapelketa, eta hori pozik egoteko moduko albistea dela esan dute Tximistakoek. “Ez da Espainiako Txapelketan parte hartzen duen lehen aldia, baina honakoa lortu duen markarik azpimarragarriena da. Pozez zoratzen gaude”.