Moztu talde antimilistaren deiagaz bat eginda, 90 pertsona inguru batu dira Goiko Portalean, armagabetzearen, giza eskubideen eta herrien autodeterminazioaren alde.
Moztu talde antimilistaren deiagaz bat eginda, 90 lagun inguru batu dira gaur [martxoak 12, zapatua], 12:30etik 13:00etara bitartean, Markina-Xemeingo Goiko Portalean gerren aurkako aldarria zabaltzeko. Gerra hemen hasten da! Ez gaitezen izan konplize. Gerrarik ez!!! eta Inperialismoari ez!!! Ez Putin ez NATO irakurri zitezkeen pankarta eta kartelak erakutsi dituzte parte hartzaileek.
Ukrainako gerraz haratago, oro har, azken urteetan egon diren gerren aurka batu dira: Palestina, Irak edo Siria, besteak beste. Talde antimilitaristak armagabetzearen, giza eskubideen eta herrien autodeterminazioaren aldeko mezua zabaldu nahi izan du gaurko mobilizazioagaz.