Amandarri triatloi taldea bigarren sailkatu da Zornotzako taldekako duatloian
Zapatuan [martxoak 12] lekeitiarren B taldea hamaikagarren izan zen eta domekan [martxoak 13] Aitor Regillaga bigarren Añorgan.
Zornotzan 60 talde baino gehiagok parte hartu zuten, taldekako lasterketa zen, erlojuaren aurkakoak eta taldeak gutxienez laukoak izanbehar ziren eta gehienez seikoak. Lekeitioko Amandarri taldeak bi multzo eraman zituen eta jakinarazi dutenez, “emaitzak oso onak izan ziren”.
A taldea Alejandro Astaburuaga Ereña, Haritz Garate Txurruka, Mikel Goitisolo Uriarte, Zorion Kareaga Laka et Mikel Unda Garamendik osatu zuten eta bigarren postua eskuratu zuten. Alusigma Peñota Dental Portugaleteko taldea izan zen garailea, ordubeteko langa jaitsi zuen talde barra izan zen. Lekeitiarrek bi minutu eta segundo bat gehiago behar izan zituzten ibilbidea osatzeko.
Lehenengo bost kilometroko korrika saioa osatu zuten 20 minutu eta 14 segundoko denboran, gero hogei kilometro bizikleta gainean egiteko 30:22 minutu behar izan zituzten, eta amaitzeko, bi kilometro eta erdiko korrikaldia 10 minutu eta 22 segundotan. Guztira ordu bat, minutu bat eta 55 segundo.
B taldea Asier Alonso Martin Consuegra, Oier Eiguren Ozkorta, Iurgi Etxeandia Lejarzegi, Beñat Garcia de Andoin Laka eta Josu Vallina Larreategik ostu zuten. Hamaikagarren postuan amaitu zuten Zornotzako duatloia, ordu bat, sei minutu eta 55 segundoko denboragaz. Lasterketako lehen zatia 21:35ko denboran egi zuten, bigarrena 32:14koan eta hirugarrena 11:28an.
Horrez gain, domekan [martxoak 13] bakarkako duatloia jokatu zen Añorgan eta Amandarri taldeko Aitor Regillagak bigarren amaitu zuen 1:07:09ko denboragaz. Gonzalo Fuentes irabazleak baino 34 segundo gehiago behar izan zituen ibilbidea osatzeko.