Barinagako eta Ezkurraundiko bideko lur-jausiek eragindako kalteak konpondu dituzte
Kalteak 2021eko urte hasieran euriteek eragindakoak izan ziren, eta Markina-Xemeingo Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzak jaso ditu
Euriteek lur-jausiak eragin zituzten herriko hainbat tokitan. Barinagan, besteak beste, Mendibe eta Bolunaga baserrietara doanbidean lur-jausia eman zen, bidetik mendi aldera doan ezpondan. Kalteak konpondu ditu jada Markina-Xemeingo Udalak. Kostuak guztira 60.682,21 eurokoak izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza 54.613,99 eurokoa izanik.
Saihesbidean, Ezkurraundi baserrira doan bidean, 20 metroko harri-lubeta eraiki dute. Konponketa lanen kostua 37.008,46 eurokoa izan da, diru laguntza, berriz, 33.307,61 eurokoa.