Pirinioetako Bidearen aurkezpena Ondarroan
Gure Esku mugimenduaren 2022ko ekimen berriaren aurkezpena egingo da, eguena [martxoak 17], 18:00etan, Kofrai Zaharrean.
Antolatzaileak Pirinioetako Bideare ekimenaren kartela eskuetan. Iturria: Gure Esku Pirinioetako Bidea 2022 ekimena, Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek elkarlanean antolatutako lehen mobilizio herritarra da. Uztailaren 2an, Pirinio osoan zehar 300 gailurretik gora argiztatzea du helburu, argi lerro bat osatuz Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora.
Ekimen kolektibo honetan euskal herritarrek 115 gailur argiztatzeko erronka izango dute, hain zuzen ere, Jaizkibeletik Benasqueraino. Gailurren zailtasunaren arabera banaketa egin da gailur ‘berde’ eta ‘gorrien’ artean. Gailur ‘berdeak’ iraupena, ibilbidea, desnibela eta sarbidea aintzat hartuz, aparteko zailtasunik gabeko gailurrak dira. Bestalde, gailur ‘Gorriak’, zailtasun handiagoa dutenak izango dira, hortaz, izen-emateko aukera mendizale trebatuei mugatuta egongo da.
Hala ere, parte hartzaile guztiek izango dute istripu zein erreskaterako asegurua, jeitsiera iluntzean egingo baita kasu bietan, hortaz, ez dira arriskutik salbuestita egongo.
Mendietara joan gabe ere, erronkarekin bat egin nahi duten herritarrek, beste ekintza batzuetan parte hartzeko aukera izango dute. Uztailaren 2an bertan, edota aurreko asteetan, zenbait herritan antolatuko diren ekintza sinbolikoen bitartez.
Aurreko ekimenetan egin den bezala, herrietatik autobusak antolatuko dituzte eta izen ematea jada zabalik dago www.pirinioetakobidea.eus webgunearen bidez.