Lekeitioko furgonetak lehengaiez hustu, errefuxiatuz betetzeko
Casco familia -Yolanda, Alex eta Soyara-, Martin Gerenabarrena, Bingen Zumajo eta Asier Garetxana lekeitiarrak Polonian daude dagoeneko.
Atzo [martxoak 15] 1.250 kilometro egin zituzten, Lekeitiotik Friburgoraino heldu ziren. Alemaniako hiriko ostatu batean egin zuten lo. Furgonetan berriro sartu eta beste 1.000 kilometro egingo dituzte gaur [martxoak 16], azkenean 20:00etan heldu nahi dute Katowicera. Cracoviatik gertu dagoen herri honetan Galdakaoko laguntza elkarte batek biltegi bat dauka eta bertan hutsituko dituzte lehengaiez eta botikaz beteriko furgonetak. Bihar [martxoak 17] aurretik hitzartuta dauden errefuxiatuen bila joango dira, batzuk Poloniako hegoaldera, eta beste batzuk iparraldera.
Lekeitiarrek haien kontakizunen berri emateko eta bidaiaren jarraipena egiteko Instagram sare sozialean @ucraniaeuskadi erabiltzailea sortu dute.