90 lan aurkeztu dira Berriatuko VII. Ipuin eta Marrazki Lehiaketara
Atzo [martxoak 16] egin zuten sari banaketa bideo gelan. Bertaratu ez zirenek liburutegian jaso beharko dituzte sariak.
Berriatuko Ipuin eta Marrazki Lehiaketako sariak banatu zituen atzo [martxoak 16] arratsaldean Bideo gelan. Berriatuko Udalak eta liburutegiak elkarlanean antolatuta, zazpigarren urtez egin da aurten lehiaketa. Parte hartze zabala eduki du oraingoan ere. Gaia librea izan da eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izan ditu. Guztira, 90 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago: 29 ipuin eta 61 marrazki.
Sariak ere ugariak izan dira. Atzoko sari banaketan jaso zituzten parte hartzaileetako batzuk eurenak, baina bertaratu ez zirenek ere izango dute eskuratzeko aukera; liburutegian hartu ahal izango dituzte sariak eta diplomak 16:30etik 19:30era.
Ondorengoak izan dira saridunak:
- Marrazki lehiaketa:
- HH5-LH2: Aiora Elustondo Bedialauneta (20 euro + diploma)
- LH3-LH4: Araia Garcia Bereikua (30 euro + diploma)
- LH5-LH6: Aiora Gabella Badiola (40 euro + diploma)
- 12-14 urte: June Naberan Gartzia (40 euro + diploma)
- 15 urtetik gora: Paule Musatadi Markuerkiaga (120 euro + diploma)
- Ipuin lehiaketa:
-
- LH3-LH4: Alize Ormaolea Hernandez (30 euro + diploma)
- LH5-LH6: Ainhize Arrizabalaga Aulestia (30 euro + diploma)
- 16 urtetik gora: Yoseba Malaxetxebarria Elordi (150 euro + diploma)
-