Euskara Plus, lanean euskaraz egin ahal izateko ikastaroa
Udaberrian hasiko da ikastaroa, doakoa izango da eta ordutegiak ikasleekin zehaztuko dituzte.
Euskara Plus ikastaroa eskainiko da udaberrian, Ondarroan, eta izen ematea zabalik dago martxoak 25arte. Euskara ez dakiten herritarrei zuzenduta dago eta lan mundura bideratuta egongo da. Programaren helburua herrira etorri berriek gutxieneko euskara maila bat lortzea baita, ondoren lan mundua murgildu ahal izateko.
Lanera bideratutako ikastaro bat izanik, guztiz praktikoa izango da. Laneko egoera ezberdinetako hiztegia eta esamoldeak ikasi eta erabilera praktikatuko dira, batez ere, rol-jokoen bitartez. 30 ordu inguruko ikastaro bat da ikasleekin adostuko dira egunak eta orduak, guztien beharretara moldatze aldera. Izen ematea doakoa izango da eta udaletxeko harreran egingo da.
Informazio gehiago jaso nahi dutenekĀ Udaleko euskara zerbitzura deitu dezakete, 949 83 36 68 zenbakira.