Ukrainarako bilketa erantzun aparta izaten ari da Ondarroako herritarren artean
Boluntarioak behar dituzte bildutako guztia antolatzeko, lagundu nahi duen oro Gaztelekura hurbiltzera gonbidatu dute.
Ondarroako Udalak antolatutako Ukrainarako bilketak erantzun aparta izan du herritarren artean. Barikura arte, elikagaiak, arropak eta botikak eramateko aukera egongo da, Errebala Txikiñe Gaztelekuan. Bilketa egiteko ordutegia arratsaldez izango da, 16:30etik 20:30era.
Herritarren artean erantzun aparta izan du bilketak, hori dela eta, orain arte bildutakoa antolatzeko boluntarioen laguntza behar dutela aipatu dute antolatzaileek. Lagundu nahi duen oro Gaztelekura hurbiltzera gonbidatu dabe.