Ukrainaren inguruko jardunaldia antolatu dute Ondarroako Gaztetxean
Lehendabizi, Europako ekialdeko istiluaren inguruko hitzaldia egin dute gaur [martxoak 19], eta gero pankarta eskegi.
12:00etan hasi dute jardunaldia Ondarroako Gazte Asanbladak eta Sare Antifaxistak. Kontextuan jartzeko, Ukrainako nondik norakoak azaldu dituzte Ukraina, Errusia eta Donbass. Zer ari da gertatzen? Izenaren azpian, Jon Kortazar Billabeitia izan da hizlaria. EHUko historialaria batez ere aurrekarietan oinarritu du bere hitzaldia, hau da, Vladimir Putinek Ukraina inbaditzeko arrazoietan. Hala ere, uneoro gerra ez dela bidea gaitzetsi du: “Azkenean istilu honekin zerikusi gutxien dutenek sufrituko dituzte ondorio latzenak”.
Kortazarrek aitortu du gaiaren inguruko aditua den arren, azken urteetako Errusia eta Ukrainaren arteko erlazio diplomatikoen jarraipena egin duelako, ez zuela espero errusiarrek inbasioa gauzatzeko “aurrerapausoa” emango zuenik. Azkenean bi ordu baino gehiago luzatu da hitzaldia eta entzuleak “jakin-minez” irten dira Gaztetxetik.
Behin hitzaldia amaituta, antolatzaileek onartu dute “espero baino jende gutxiagok” parte hartu dutela eta horrenbestez, bertan behera utzi dute Kalekutxean 14:00etan egin behar zuten elkarretaratzea. Horren ordez, elkarretaratzerako egin zuten Herrien autodeterminazioaren alde, NATOren aurka pankarta eskegi dute.