Markina-Xemeingo Udalak 2021eko udal-aurrekontuaren likidazioa osatu du
Herriko eta herritarren ekonomian hobekuntzak ekarriko dituen inbertsioak eta hobariak onartu ditu.
Jakinarazi dutenez, aurrekontuaren emaitza doitua 1.264.182,49 eurokoa izan da. Diruzaintza geldikin orokorra, aldiz, 2.419.753,91 eurokoa dela aurkeztu dute eta diru hori 2022an “kreditu aldaketak” finantzatzeko erabili ahalko dutela esan dute. Horrenbestez, geldikin afektatua 618.633,04 eurokoa.
Kreditu aldaketei dagokionez, 2022 urterako udalak proposatutakoak aho batez onartu ziren Osoko Bilkuran. “Besteak beste, ingurumena, merkataritza, auzoak, jasangarritasuna, ongizatea, kirola eta energiaren alorarri loturiko inbertsioak aurrera eramateko kreditu aldaketak dira”. Guztira 257.630 euroko balio duten kreditu aldaketak onartu dituzte.
Kiroldegiko kanonaren %3,25eko igoerarengatik, 13.117 euro. Lea-Artibai ikastetxeko zuhaitzen inausketarengatik 31.024,40 euro. Garbitasunean ere aldaketak izan zira KPIk (Kontsumoko Prezioen Indizea) gora egin duelako, azkenean 15.005,79 euro. Udaltzaingoaren kotxe berriarengatik, 36.000 euro. Hiri lagunkoiak poriektuak 9.338,78 euro izango ditu aurreikusita eta kultur aretorako pantaila berriak 1.942,05 euro. Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziak (PERCO) 18.089,50 euro hartuko ditu. Gainera, udaleko sistema informatiboen segurtasuna hobetzeko 15.529,14 eurokoa kreditu aldaketa onartu da eta auzoetan autobusentzako bost markesinentzakoa 17.886,83 eurokoa. Barroetako futbol zelaiko lanetarako ere kreditu aldaketak egin dituzte: Belarrean 33.888,83 euro eta apurtu den gasezko galdara kendu eta berria jartzeko 24.336,49 euro.
Ingurumena, merkataritza, auzoak, jasangarritasuna, ongizatea, kirola eta energiaren alorarri loturiko inbertsioak aurrera eramateko kreditu aldaketak dira
Horrez gain, gazteen enplegua sustatzeko plana aurrera eramango dute. Eskualdeko hamabi udalek lagunduko dute, herriko bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera, Leartibai fundazioaren bitartez gauzatuko du plana, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzarekin.
Markina-Xemeingo Udalak aditzera eman dituzte beste kreditu aldaketa batzuk. Barinagan, frontoiko sareetan aurrekontu igoera egon da, 753,19 euro arte, baita elkarteko terraza handitzekoan 6.948,67 euro arte. Uhagoneko hozkailu berriak azkenean 2.649,90 euro balio izan ditu. Bestelakoak ere egon dira, elikagaien bankuari egindako 2.500 euroko diru laguntza, 1.000 euro garraio beketan edota Ukrainara bidaltzeko janaria eta botikak 921,28 eurotan.
Hobarietan, Hiri Lurren Balio Gehikuntzari buruzko ordenantza onartu du udalbatzak, behin-behinean zerga-tipoa %15ean ezarrita. Hori bai, salbuespenak egongo direla esan dute: “Gurasoetatik seme-alabei, seme-alabetatik gurasoei eta izatezko bikotten arteko herentzien kasuetan zerga hau ez kobratzea onartu da”. Legeak ezarritako epe-administratiboak bete ostean sartuko da indarrean ordenantza.
Ordenantzetan hobari gehiago onartu dira. Esate baterako, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzan, %90eko hobaria onartu da energia berriztagarrien inguruko instalazioetan auto-kontsumo energetikoa bultzatzeko. Tabernetako terrazen okupazioarengatik, lehenengo hiruhilekoan %50eko hobaria izan du udalak.
Beste atal batean, adierazpenetan, udalbatzak bi eraman ditu aurrera. Alde batetik, Dublineko adierazpena. Sinadura honekin, Markina-Xemein pertsona nagusientzako “herri lagunkoi” batean bilakatuko da. Udalak sentsibilizazioa eta informazio kanpaina lantzeko konpromisoa hartu du, baita adinakoei eta zailtasun bereziak dituzten pertsonei arreta emateko jardunbide egokitzeko. Era berean, emakumearen nazioarteko eguneko martxoaren 8rako onartutako adierazpen bateratua berretsi du udalbatzak.
Arrazoia. Markina-Xemeingo EH Bildu Osoko Bilkurako bere ikuspuntuaren berri eman nahi izan du. 2021eko likidazioaren inguruan, azken bi legegintzaldietan aurrez sortutako zorrari aurre egiteko ezarritako neurriek “emaitza onak” eman dituztela nabarmendu dute. Energia planean, berriz, denborak “arrazoia” eman diela azpimarratu dute: “Legegintzaldi hasieran udalak gasaren aldeko apustua egin zuen, guk energia berriztagarrien alde, azkenean azken honen aldeko pausoak eman ditu udal gobernuak, eta pozik hartu dugu albistea”. “Era berean, gure eskaerari esker, herentzia bidez jasotako jabetzei gainbalio kenduko zaie”. Horrez gain, adinekoen kolektiboak eginiko eskaerarekin bat egin dute, “jendaurreko arreta zerbitzuak bermatu behar direlako, banku erakundeetan ez ezik, erakunde publikoetan ere”.