Zapatuan [martxoak 26] egingo da Markina-Xemeingo Txosna Batzordeak antolatutako ekimena; Akerbeltz gaztetxeko ohotza gainera igoko dira aurten partaideak.
Lau grand slam izango ditu aurtengo Jai Alai World Tour zirkuituak. Markinako Grand Slama ekainaren 18an hasiko dute eta uztailaren 16an jokatuko dute finala. Gernika-Lumon, Donostian eta Hondarribian lehiatuko dituzte beste hiru grand slamak.
Herriko eta herritarren ekonomian hobekuntzak ekarriko dituen inbertsioak eta hobariak onartu ditu.
Ondarroako Udalak onartutako Trafiko Ordenantza berriak oinezkoei eman dio lehentasuna. Horretarako, orduko 30 kilometroko abiadura muga ezarri, oinezkoentzako eremuak zabaldu eta bizikleta zein patineteen erabilera arautu dute.
Mutrikuko Musika Bandak, Udalaren laguntzaz antolatu du kontzertua, bi urteko geldialdiaren ostean.
Azaldu dutenez, lau pauso besterik ez da eman behar da aldaketa egiteko. Ziortza-Bolibarko Udalagaz gain, Kanpape jubilatuen elkartea, Aranbaltz kultur elkartea eta Markola guraso elkarteak ere bat egin dute ekimenagaz.
Mutriku da Debabarrenako udalerrien artean gaikako bilketaren datu esanguratsuenak dituena, %64,3ko bilketa tasa lortu du 2021ean.