'Bolante baten historia' filma ikusgai Lekeitioko Azkue aretoan
Aittitta kultur elkarteak antolatu du emanaldia zapaturako [martxoak 26] . Sarrera dohain izango da, gonbidapen bidez.
Donostiako Nazioarteko 69. Zinemaldian estreinatu zuten filma Iñaki Alforjak eta Iban Toledok, eta orain Lekeitiora helduko da. Aittitta kultur elkarteak antolatu du emanaldia. Hitzordua zapatuan [martxoak 26] izango da 18:30ean kultur etxeko Azkue aretoan.
Emanaldiko sarrera dohain izango da, gonbidapen bidez. Aittitta Txikik 80 gonbidapen jarri ditu eskuragarri. Gonbidapenak entradium.com-en lortu daitezke.
Filma Jose Miguel Etxeberria Alvarezen bizitzan oinarritzen da. Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpen behartua kontatzen du. Komunikatu gurutzatuen, hainbat errebindikazioren eta epaileen axolagabekeriaren artean, bere familia desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen.