Elkarretaratze bi daude antolatuta asteon, Mutrikuko Goiko Plazan, eguenean eta barikuan.
Atzo [martxoak 28], Eibarko enpresa batean lanean zebilela Mutrikuko 60 urteko langile bat hil zela jakinarazi zuten. Hori dela eta, elkarretaratzeak antolatu dituzte Mutrikuko herria, gertatutakoa salatzeko eta hildako langilearen gertukoei elkartasun osoa adierazteko.
Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistatik elkarretaratzea deitu du, eguenean [martxoak 31], 19:00etan, Goiko Plazan.
Barikuan [apirilak 1], 18:30etan Goiko Plazan, elkarretaratzea deitu dute Mutrikuko Pentsiodunek, EMAk, Mutrikuko herrixak, Gazteak eta Eragile sozialak.