Jon Bustindui eta Abdula Sabri markina-xemeindarrak, Euskadiko Kickboxing txapeldunak
Zapatuan [martxoak 26] Bilboko Miribilla pilotalekuan jokatu den Euskadiko Kickboxing Txapelketan nagusitu dira Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxealariak. Kemen Arakistainek zilarrezko domina eskuratu du.
Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxeolariek zapatuan [martxoak 26] Bilboko Miribilla pilotalekuan jokatu den Euskadiko Kickboxing Txapelketan parte hartu dute. Adin eta modalitate ezberdinetan lehiatu zuten boxeolariek, eta, garaipen eta dominekin itzuli ziren etxera.
Jon Bustinduik eta Abdula Sabrik urrezko dominak lortu zituzten. Bustindui nagusi izan da kick ligth eta ligth kontakt modalitateetan, eta Abdula Sabri ere berdin, kick ligth eta ligth kontakt modalitateetan nagusitu da. Kemen Arakistainek, berriz, zilarrezko domina eskuratu du.