‘Pandemia eta osasun mentala’ hitzaldia emango dute Ispasterren
Ispasterko Udalak hitzaldia antolatu du COVID-19aren pandemiak osasun mentalean eragin dituen ondorio emozional eta sozialei buruz hausnartzeko. Aitziber Torrek eta Ainitze Lekerikabeaskoak emango dute Pandemia eta osaun mentala hitzaldia eguenean (martxoak 31), 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean.
Bakardadea, tristura, beldurra, asperdura, ziurgabetasuna, frustrazioa eta beste hainbat ondorio emozionalei buruz berba egingo dute, eta baita ondorio sozialei (besteekiko beldurra, ingurukoak gehiago baloratzea…) buruz ere. Halaber, pandemiak familiengan zelan eragin duen ere hizpide izango dute, besteak beste, familien funtzionamenduetan izan dituen ondorioak aztertuko dituzte.
Udaletik gogoratu dute derrigorrezkoa izango dela musukoa jarrita izatea.