Billabaso elkarteak irabazi du Etxebarriko lehenengo kinttope sari nagusia
Bilbotarrak izendatu dira txapeldun 49 untzegaz, bigarren Oliden eta hirugarren Zornotza anaiak izan dira.
Billabaso elkarteak irabazi du Etxebarriko lehenengo kinttope sari nagusia, Oliden eta Zornotza anaien aurretik. Herriko buztarri bakarreko harria izan da idiek mugitu behar izan dutena eta 250 kiloko txapagaz. Kinttopeko lehen sari nagusiak guztira bederatzi partaide izan ditu, eta lau egunetan banatu behar izan dute txapelketa antolatzaileek.
Barikuan [martxoak 25] eman zitzaion hasiera, nor baino nor gehiago aritu ziren Lemonizko Andrakas jatetxea eta Oiartzungo Eneko Artola. Zapatuan [martxoak 26] Zallako Zornotza anaiak eta Oliden oriotarrak lehiatu zuten. Domekan [martxoak 27] 17:00etan ekingo zioten lanari Zurramagako Egoitz Armaoleak eta Ainhoa Gabirondo oriotarrak. Azkenik, atzo [martxoak 29] aurrez aurre aritu ziren Billabaso elkarteko bilbotarra, Mendigoitxi eibartarra eta Bilelako Iñaki Lopategi.
Billabasko elkarte bilbotarra izendatu da txapeldun 49 untzegaz. Bigarren postuan, eta lehenengotik ez oso urrun, Oliden izan da 48 3/4 untzegaz. Podiuma Zallako Zornotza anaiek osatu dute 47 1/4 untzegaz. Sailkapeneko laugarren postua lortu du Ainhoa Gabirondok (44 3/4 untze), bosgarren Iñaki Lopategi (40 untze), seigarren Mendigoitxi (36 untze), zazpigarren Egoitz Armaolea (34 untze), gero Andrakas jatetxea (32 untze) eta azkenik Eneko Artola (31 untze)
Irabazleak 1.300 euro eta Olaia jatetxearen manta irabazi ditu. Lehenengo zortzi sailkatuek jaso dituzte sariak, eta bederatzigarrenak 500 euro lortu ditu dietetan, gutxienez 25 untze egin dituelako.