Arantza Zuluetari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Lekeition
Lekeitiarrak atzo [martxoak 31] Eskolapean batu ziren eta bihar [apirilak 2] manifestazioa egingo dute 19:00etan

13/13 auziko epaia irten bezain laster, ‘Arantza herrian’ dinamikak elkarretaratzea antolatu zuen abokatuari herriaren elkartasuna adierazteko. 150 pertsona batu ziren Eskolapean Arantzari zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra. Zigorrik ez pankartaren atzean. Jakinarazi dutenez, bihar [apirilak 2] 19:00etan Eskolapetik hasita manifestaziorako deia egin dute. “Aurrerantzean deiadi gehiago etorriko dira”, adierazi dute.
Zuluetari ezarri diote espetxe 13/13 auziko zigorrik handiena, zazpi urte eta erdikoa: lau urteko zigor bat «erakunde terroristako kide» izateagatik eta hiru urte eta sei hilabeteko beste bat «armak eta lehergaiak edukitzeagatik». Jon Enparantzari lau urteko espetxe zigorra, Iker Sarriegiri hiru urte eta egun batekoa eta Naia Zuriarraini hiru urte eta erdikoa ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Julen Zelarain, Saioa Agirre eta Nerea Redondo absolbitu egin dituzte.
Sententzia betearazteko aurretik auzi honi lotuta betetako kartzela zigorrak kendu beharko dizkiote orain jasotako espetxe urteei. Epaia oraindik ez da irmoa, eta helegitea jartzeko aukera daukate.
13/13 auzian epaitu dituztenen aldeko plataformen izenean, Xabier Amuriza idazle eta bertsolariak, Ana Perez sindikalistak, Gotzon Barandiaran idazleak eta Luix Barinagarrementeria abokatuak agerraldia egin dute gaur [apirilak 1], eta datorren zapatuan [apirilak 9] 17:30ean Bilbon eta Donostian egingo diren manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute: Bilboko Jesusen Bihotza plazatik eta Donostiako Saguesetik abiatuta.