
Euria egin duenez, frontoi txikira mugatu da batez ere dantzaldia. Dantza ezberdinak eskaini dituzte Markina-Xemeingo Zerutxu eta Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeek.

Gaur [apirilak 2] goizean eguzkiak ez du distirarik egin, zenbait unetan euria ere egin du, eta lainoak azkeneraino mehatxatu dute, baina ezerk ezin izan du zapuztu bi urte itxaron dutenen Berdel Eguna. Urtero legez, hitzordura hutsik egin ez zuten ehunka lagunek parte hartu dute Mutrikuko jai ezagunean.