Korrikako kilometroen zozketa egin dute Ondarroan
Eguenean [apirilak 7] ailegatuko da 22. Korrika Lea-Artibai eta Mutrikura. Eragile ugarik eman dute kilometroa hartzeko izena, eta kilometroak banatzen aritu dira AEK-ko arduradunak. Ondarroako AEK-k atzo [apirilak 4] egin zuen kilometroen zozketa.
Ondarroan 19 kilometro zati egingo ditu aurtengo Korrikak, eta horietan 27 eragiletako ordezkariek eramango dute lekukoa. Kide kooperatibakoek hartuko dute lekukoa Azkartza gainean eta Katetxeraino joango da eskuz esku hainbat korrikalarik lagunduta.