Autobusak egongo dira Lea-Artibaitik Korrikaren amaiera jaira joateko
Autobus batek Lekeito, Markina-Xemein eta Ondarroan batuko du jendea, eta beste bat Aulestitik joango da.
Domekan [apirilak 10] Donostian izango den Korrika 22ren amaiera ekitaldira joateko autobusak egongo dira Lea-Artibaitik. Alde batetik, autobus batek Lekeito, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroan batuko du jendea, eta beste bat Aulestitik joango da.
Lekeitiotik irtengo den autobusa, 09:00etan irtengo da autobus geltokitik. 09:30ean ailegatuko da Markina-Xemeingo autobus geltokira; 09:45ean Berriatuko autobus geltokira, eta azkenik, 10:00etan, Ondarroako Itsasaurreko autobus geltokira. Donostiatik 20:30ean itzuliko da autobusa.
Izen ematea, aurretik. Posta elektroniko bidez egin daiteke izen ematea, ondorengo helbideetako batera mezua bidalita: ondarroa@aek.eus, markina@aek.eus edo lekeitio@aek.eus. Nahiago izanez gero, ondorengo telefono zenbakira deitu edo whatsApp mezu bat bidali daiteke: 607 59 62 61.
Antolatzaileek ohartarazi dute izena ematerakoan beharrezkoa dela autobusean doazenen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakiak jakinaraztea.
Bidaia 12 euro ordaindu beharko da, eta autobusean bertan egin beharko da ordainketa.
Bestalde, Aulestiko autobusa 10:00etan irtengo da Torrezelaitik, eta 19:00etan ipini dute itzulera ordua. Autobusean joan nahi dutenek Ilunzar tabernan, Ainhoa janari dendan edo Ubillan izena eman behar dute. Gaur iluntzera arte eman daiteke izena.