Itaiatik "Emakume langileon eskolak" martxan jarri dituzte
Lehenengo saioa, Ondarroako Kofradia Zaharrean izango da, apirilaren 20an, 11:00etan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak “Emakume langileon eskolak!” jarri dituzte martxan. Lehenengo saioa, Ondarroako Kofradia Zaharrean izango da, apirilaren 20an, 11:00etan. Beste hiru saio antolatu dituzte hurrengo hilabeteetan, Mutrikun eta Lekeition.
Emakume langileen ahalduntze politikoa ardatz izanik, gaitasun teoriko zein politikoak garatzeko helburua dute eskolek, eztabaida espazioak sortu, borrokatu beharrekoa ezagutu eta aurre egiteko bidea zehazteko asmoz.
Lea-Artibain ere eskola hauek martxan jartzeko hautua egin dute eskualdeko Itaiako kideek eta saio ezberdinak jorratuko dituzte hurrengo hilabeteetan, hauek dira zehaztutako datak:
- Apirilak 20, Ondarroa, Kofradia Zaharrean, 11:00etan.
- Maiatzak 7, Lekeitio, Kultur etxean, 11:00etan.
- Maiatzak 28, Mutriku, Kultur etxean, 11:00etan.
- Ekainak 25, Ondarroa, Kofradia Zaharrean, 11:00etan.
Eskoletan izena emateko bi aukera eskaini dituzte, QR kodearen bidez edo link-etik izena emanez.