Katowicera egindako elkartasun bidaiak helburuak bete ditu
Poloniako Katowice herrirantz abiatu ziren apirilaren 3an, furgoneta batekin, Alberto Markuerkiaga eta Lucia Ruiz de Erentxun. Ondarroako bilketa berezian batutako materiala bertan utzi eta zazpi lagunekin itzultzeko asmoz. Jakin berri dugunez, berri pozgarriak dituzte, helburuak beteta bueltatu baitira. Eramandako materiala han utzi eta zazpi lagunekin bueltatu dira.