22.Korrika Markina-Xemeinen
Harrera beroa egin diote 22. Korrikari Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek. 18:29an ailegatu zen atzo [apirilak 7] Lea-Artibaira, Ispastertik, espero zena baino minutu gutxi beranduago, eta ilusioz beterik hartu zuten lekukoa eskualdeko lehenengo taldeak: euskal wikilarien kultura elkarteak.
Hortik aurrera, eskutik eskura ibili zen lekukoa Mutrikura arte, ehunka korrikalarik lagunduta. 23:10ak aldera sartu zen Gipuzkoara. HERRIZ HERRIKO ARGAZKI GALERIAK, HEMEN!