Benguriak irabazi du Etxebarriko idi proben 67. sari nagusia
Bermeotarrak 53 1/2 untze eta 5,15 metro osatu zituen, Jon La Cruzegaz borroka oso estuan.
Etxebarriko Pazkoak idi proben egutegiko asteburu handietako bat da. Aurreko asteburuan kinttopeko lehen txapelketa jokatu ostean, 67. sari nagusia lehiatu zen joan de asteburuan [apirilak 2-3-4]. Benguria izendatu zen txapeldun, Jon La Cruz bigarren eta Txilo hirugarren. Benguria Txapeldunak 1600 euro irabazi zituen eta Ituarte pentsuakeko manta.
Bermeotar irabazleak 53 untze eta erdi osatu zituen, Gatikako Jon La Cruzegaz borroka berdindua egon zen 53 untze eta laurden osatu baitzituen bigarren sailkatuak. Podiuma Txilok bete zuen, Lemoizkoak 51 untze egin zituen Etxebarriko frontoian. Laugarren Iñaki Oliden oriotarra izan zen 50 untze eta erdigaz, bosgarren Gautegiz-Arteagako Asador Iruña 47 untzegaz, seigarren kinttopen lehiaketan ere parte hartu zuen Iñaki Lopategi 45 untzegaz, seigarren Mungiako Garcia alabak 44 untzegaz, zortzigarren Rafa Alegria bermeotarra 39 untzegaz eta azken postuan Lezoko Olazar Eraikuntzak 34 untzegaz.