'Herriko historia eta emakumeen memoria, irudietan' ikastaroa Ondarroan
Ondarroako Etxelilak eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatu dute maiatzean izango den Ondarroako emakumeentzako jabekuntza eskola.
Argazkilaria, formatzailea eta bideratzailea den Idoia Telleria Maritxalar izango da ikastaroa gidatuko duena. Bost saioz osatutako egongo da eta datak zehaztu dituzte jada, maiatzaren 3, 10, 17, 24 eta 31. Saio bakoitzak bi ordu eta erdiko iraupena izango du, hain zuzen ere, 17:30 etatik 20:00etara, eta Etxelilan izango dira.
Ikastaroan Ondarroako herriaren historia azalduko da, baina ohikoa ez den bezala, emakumeen ahots eta bizipenetatik. Emakumeen ikuspegitik errekuperatuko da Ondarroako memoria, argazki zaharrak bide erabilita. Gainera, argazkiak eta irudiak komunikazio tresna gisa landuko dira, oroitzapen, gertakari sozial eta pertsonalak azaleratzeko asmoz. Argazki eta irudiekin sormen lanketa bat egingo da, eredugarri izango den mural bat osatzeko.
Izena emateko matrikula fitxa bete behar da eta ordainketa egin, 10 euro. Goizez izena eman nahi dutenek Udal Diru Bilketa bulegoan egin dezakete [Kantoipe 3an], eta arratsaldean, berriz, Etxelilan [Artibai 3, goiko solairuan].