Lekeitioko portuan dragatze-lanak osatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzako portu zuzendaritzak zuzentzen dituen urteroko lan hauek hurrengo egunetan hasiko dira.
Lekeitioko Udalarekin eta kofradiarekin urtero egiten dituzte dragatze-lanak, aurtengoak maiatzera arte luzatuko dira. Mareak eta itsas hondoko mugimenduek hondarra eramaten dute portuaren sarrerara arte eta itsasontziak segurtasun osoz portutik igaro ahal izateko eta hondoa ez jotzeko hondar hori dragatu egin behar izaten da.
Batez ere portuaren barnealdean eta sarrerako kanalean pilatzen da hondar gehien eta bertan oinarrituko dituzte lanak. Eusko Jaurlaritzako portu zuzendaritzaren helburua da arrantza-sektorean eta itsas-kirol sektorean parte hartzen duten guztien segurtasuna bermatzea da.