Markina-Xemeingo KZ gunean tutorea egongo da apirilaren 26an
11:15eatik 13:00etara egongo da tutorea zalantzak argitzeko prest.
Erabiltzaileek izan ahal dituzten zalantzak edota galderak argituko ditu tutoreak apirilaren 26an 11:15eatik 13:00etara. Markina-Xemeingo KZ gunea Uhagon kulturguneko bigarren solairuan dago kokatuta. Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jartzeko bi bide zabaldu dituzte. Batetik, tutor.markina@kzgunea.net posta elektronikoa, eta bestetik, 94-506 25 55 telefono zenbakia.
KZgunearen zentroetan egindako jarduera nagusia teknologia berrietan formakuntza ematera bideratzea da, beste entitate batzuekin lankidetzan. 20 urte daramatzate euskal herritarrei formakuntza eta zerbitzua ematen.