Boga! mendi martxa, huts egin ezinezko hitzordua
Parte hartze ona izan du aurten ere Boga! mendi martxak, Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak, Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin antolatutako mendi irteerak.
Domekan burutu zen Boga! mendi martxa, eta parte hartze esanguratsua izan du, egoera kontuan izanda. Aurreko urteetan hiru ibilbide izaten ziren arren, aurten, osasun egoera medio, bi ibilbide bi izan ditu: motza eta txikia. Ibilbide txikian 198 pertsonak parte hartu zuten, motzean berriz, 330ekĀ osatu zuten martxa.
Antolakuntzatik pozik agertu dira izandako erantzunarekin, “eguraldiaren beldur ginen, euritea egingo zutela iragarri baitzuten, baina azkenean ateri egiteaz gain, jendea berdin animatu zela ikusi genuen, jendeak bere egutegian markatuta du Boga! eta ez du hitzordura huts egiten, hori aipagarria eta berezia da”.
Aurtengo martxa girotsua izan da ohi bezala eta jada hurrengoari begira daude antolakuntzatik, datorren urtean martxa luzea berriz egitea dute buruan eta gainera urte berezia izango da Zubi Zahar Herri Ikastolarentzat, Ibilaldiaren jaia dela eta, hortaz, are bereziagoa izango dela aipatu dute.