Kiroldegiko ohiko jarduerak egokituko dituzte datozen egunetan
Eulen enpresako garbitasuneko langileentzat deitutako greba egunak direla eta, apirilaren 26 [martitzena] eta apirilaren 27 [eguaztena] kiroldegiko ohiko jarduerak egokitu egingo dira. Hori dela eta, igerilekua, aldagelak eta komunak itxita egotea aurreikusten da.
Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, grebaren eragina ikusi ostean, beste zerbitzu batzuk ere moldatu beharra egotea aurreikusten dute.