Lekeitioko musika bandak udabarri kontzertua emango du elizan
Hitzordua zapatuan [apirilak 30] da 20:00etan eta Urtzi Iriondo zuzendariak azken urteetako kontzerturik “onena” aurreikusten du
Lekeitioko musika bandak udabarriko kontzertua eskainiko du zapatuan [apirilak 30] 20:00etatik aurrera elizan. Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean egindako emanaldia izango da. Bandak Lekeitioko Udalaren eta Banda Lagunakin arituko da elkarlanean.
Programa benetan erakargarria prestatu dute aurten, azken urteetako “onena” Iriondo zuzendariaren arabera. Lau pieza nagusi joko dituzte: Aleksandr Borodinen El Principe Igor Jose Manuel Izquierdoren moldaketekin, Otto Martin Schwarzen Nostradamus, Andrew Lloyd Webberren The phantom of the opera Johan de Meijen moldaketekin eta azkenik, Tschaikowskyren The nutcracker swing Hans-Joachim Rhinowen moldaketekin. Horrez gain, aurrera dutenez, ikusleek parte hartzeko sorpresa bat egongo da.