Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKulturaUdala

Oroimena errelato kolektibo bihurtzea lortu dute Munitibarren

Munitibarrek jasandako bonbardaketaren 85. urteurrenean, biktimak gogoratu dituzte, plazan. Memoriaren lekuak’ egitasmoa sortu dute, oroimena ardatz.

Alex Uriarte Atxikallende
Munitibar
2022/04/26

Apirilaren 26ak esanahi iluna eta berezia du euskal herritarren eta, beren-beregi, bizkaitarren iruditegi kolektiboan. Izan ere, Gernikako bonbardaketaren eguna omentzen da egun horretan. Dena dela, Gernikako tragediaz harago, badira Espainiako gudu zibilaren basakeriak zuzen-zuzenean pairatu zituzten beste eremu batzuk ere. Horietako bat Munitibar da. Lea-Artibaiko udalerriak jasandako erasoaldia jasandako herritarrak omentzeko ekitaldia egin dute gaur herriko plazan. Bertan izan dira udaleko ordezkariak eta Ahaztuen Oroimena taldeko kideak, eta Memoriaren lekuak egitasmoa aurkeztu zuten.

Munitibarren, hain zuzen ere, Gernika baino ordu batzuk lehenago egin zuten eraso indar frankistek, Alemaniako Kondor Legioaren eta Italiako armada faxistaren babespean. Erasoaldi horren inguruan orain arte izandako dokumentazio urriak eta, halaber, Gernikako sarraskiak jasotako interes mediatikoak Munitibarko bonbardaketa bigarren plano batera mugatu izan dute, baina, nolanahi ere, udalak eta herritarrek bat egin dute, memoria nahiz ondare jarduera kolektibo bat egiteko. Munitibartarrek auzolana bide hartu dute, 1937ko apirilaren 26ko goizeko aire erasoaldian zendutako, zaurituta ateratako edota desagertutako herritarrak omentzeko. Ahaztuen Oroimena taldeko partaide da, besteak beste, Alberto Unamuno. Unamunok argitu Munitibar, gerra egoera hartan, “harrapakin erakargarria” zela abiazio frankistarentzat, Lekeitio, Markina-Xemein eta Gernikako bideen arteko bidegurutze estrategikoan kokatuta baitzegoen.

Unamumoren arabera, Gerrako frontea Oiz mendi ingurura erretiratua zegoela gertatu zen bonbardaketa, alegia, Eibarko bonbardaketaren harira: “Munitibarren, egia esan, bi erasoaldi izan ziren; herria suntsitu orduko, Gontzugarai mendatean kokaturiko Pagoleorraga, Zeinke eta Luzar auzuneetan zenbait bonba deskargatu zituzten, seguru asko, Eibarko erasoko soberakinak zirenak. Dena dela, frankistak atoan kargutu ziren Munitibar eremu taktikoki baliotsua zela, eta zeharo suntsitu zuten”. Bestalde, Gernikako bonbardaketagaz oso estuki lotua dago Munitibarkoa. Izan ere, Unamunoren ahotan, Munitibar 09:00ak eta 14:00ak bitarte suntsitu ostean, hegazkinak Gernika aldera joan ziren buelta ematera, eta orduantxe ikusi zuten aire erasoentzako defentsa lerro gabeko uria zela. “Gernikako bonbardaketaren hazia Munitibarren ernaldu zen”, adierazi du Unamunok.

Gaizka Muñozek ere lehen pertsonan bizi du 2017 inguruan abiatu zen Munitibarko memoria ariketa: “Erasoaldi horren inguruko dokumentazioa oso urria zen, eta testigantzak etxera mugatuta zeuden, alegia, tabu bezala bizi zuten beren herriko historiaren pasarte hori”. Memoria herriari itzuli eta errelatoa kolektibizatzeko asmoz hasi ziren herritarren testigantzak batzen. Bide horretan, munitibartarrek “herrigintzarako egundoko borondatea” erakutsi dute, eta batutako testigantzen transkribapenekin liburu bat sortzea daukate ortzimugan.

Memoriaren mapa. Ahaztuen Oroimena taldeak argitu du erasoaldian zendutako pertsona bi baino ezin izan zituztela hilerrian lurperatu. Gainontzekoak bonben zuloetan hobiratu zituzten “gorriak eta separatistak zirelakoan”, azaldu du Unamunok. Beraz, Memoria lekuak proiektuaren barruan hilotzak egondako bost leku kokatu dituzte, eta bertan hildakoen inguruko informazioa jarriko dute, horrela herrian zehar memoriaren eta oroimenaren mapa bat osatzeko. Bost espazio horietako hiru herrigunean daude, eta beste bi Gerrikaitzen. Lehen hirurak Abadetxearen ortuko hobia, Zubialdekoa eta Andutza behekoa dira. Gerrikaitz ingurukoak, ostera, Bengolako hobia eta Motaune dira. Muñozek aurreratu du Memoria lekuak ekimenak tokiotara bisita gidatuak ere barnebilduko dituela. Bisitariek uztailaren 2tik aurrera bisitatu ahalko dituzte herriguneko eremuak; Gerrikaitzekoak, aldiz, irailaren 10etik aurrera.

Proiektuaren sorrera, garapena eta etortzeke dauden erronkak herritarrei aurrez aurre azaltzeko parada izan zuen atzo Munitibarko Udalak eta Ahaztuen Oroimena taldeak, oroimen ekitaldian. Memoria talde horretako kideek, hain zuzen, udalaren esku hartzea nahiz interesa nabarmendu zuten. Arkaitz Goikoetxea Munitibarko alkateak adierazi du munitibartarren parte hartzea, 2017tik gaur egun arte, “paregabea” izan dela: “Herritarrek bere egin dute memoria kolektibo bihurtzeko hautua, eta behar handia egin dute testigantzak biltzen, transkribatzen eta, oro har, lanketa kolektiboa egiten; modu guztiz horizontalean egindako lanaren protagonistak izan dira herritarrak”.

Argazki galeria hemen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.