‘Pinocchio’ antzezlana aurkeztuko dute Uhagonen
Ikuskizuna zapatuan [apirilak 30] da 17:30ean Markina-Xemeingo kulturgunean
David Ottone eta Jose Luis Sixtok zuzenduriko ‘Pinocchio’ antzezlan hau familientzat bideratuta dago, adin guztietarako baita. Sarrerak dagoeneko salgai daude Markina-Xemeingo Udaletxeko kutxazainean. Agortzen ez badira, egunean bertan salgai egongo dira Uhagonen. Kulturguneko bazkideentzako doako ekitaldia da, ez bazkideek, berriz, hiru euro ordaindu beharko dituzte.